Arrano Elkarteko Xake Txapelketa, xakelari euskaldunentzat (hogeita bigarrena).
2019ko irailaren 2tik 6ra. Arrano Elkarteko egoitzan (Redin kalea, 2).
Arratsaldeko 5etan. Lau orduko partidak (2 ordu, jokalari bakoitzarentzat).
FIDE elorako balio izanen du. Euskal elorako ere bai (ongi tramitatzen badute).
Parte hartzeko, Joseba Otano deitu beharra dago (630 54 40 26) edo washappeko mezua bidali. Baita ere posta elektronikoz egin daiteke izen ematea, helbide honetan:
josebaotanovillanueva@gmail.com. Izena emateko epea 2019ko abuztuaren 31n amaituko da.
Lehenengo hiru egunetan atseden bat eska daiteke eta puntu erdia jaso.
Aurretik ez bada eskatu, laugarren egunean ere eska daiteke atsedena eta puntu erdia jaso,
vaina hirugarren partida hasi baino lehen eskatu behar da hori.
Jokalariren bat ez bada partida jokatzera agertzen, azalpenik eman gabe, kanporatuta geratuko da.
Telefono mugikorrak itzalita edukitzea gomendatzen da, baina, jotzen badu, ez da horregatik partidarik galduko.
Erderaz gehiegi egiteagatik, epaileak zigorra jar dezake: Aurkariari 5 minutu gehiago eman.
Parte hartzea dohainik izanen da, baina beharrezkoa da federatua egotea
(2018-19ko lizentzia edukitzea edo 2019-2020ko lizentzia egitea).
Ezberdinketetarako sistemak: 1) Bucholz; 2) sonnenberg;
3) jokalarien arteko emaitza edo emaitzak; 4) kolorea (beltzen alde).
Garailearentzat trofeoa eta txapela izanen dira.
Baita trofeoa 14 urtez azpiko lehenengoarentzat ere
(2019. urtean 14 urte bete dituztenak ere sari honetarako hautagai dira).
Bi sari jasotzerik ez dago.
https://www.fnajedrez.com/noticia/1090/torneo-de-ajedrez-2019-de-arrano-elkartea
ResponderEliminarhttp://chess-results.com/tnr467956.aspx?lan=2
ResponderEliminar